jueves, 17 de diciembre de 2009

martes, 15 de diciembre de 2009

Ariketa handia. Ikuspegiak


Ariketa handia. Ibilbide nagusia


Market Square. Thailand

Askotan espazio bat erakargarri eta aberats egiten dutena bertako gertakizunak dira. Hauek ematen diote izaera, kutsu aldakor eta dinamikoa esleituz berezko tokiari. Gustatu zait Trat, Tailandiako plaza honetan eguneko ordu ezberdinetan ematen diren aktibitate ezberdinek ze itxura ezberdin ematen dioten espazioari. Klasean ikusi genuen Marrakecheko plaza ekarri dit burura...
"In the morning there’s a fairly intense wet market (for fruit, vegetables and meat), with temporary stalls with all kinds of umbrellas and canopies for protection from sun and rain.

Later in the day, the wet market closes and disappears and the market square gets cleaned up and sits there empty.
Then in late afternoon, the night market starts to set up with food stalls with patio furniture seating, some fruits, vegetables and dry goods.

The night market runs right through the evening with a great variety of dishes available from a multitude of stalls and a fantastic outdoor eating and drinking atmosphere."

sábado, 12 de diciembre de 2009

Flotadoreak zeruan


Matej Andraz-en lanak

Artista Esloveniar honek degradazio prozesuetan edo ahazmenduan dauden espazioetan egiten ditu bere instalazioak. Bere paisaiak, irudiak, azalak... plastizitate handikoak dira. Honek gure ariketa txikiaren estaldura gogora ekarri dit.














viernes, 11 de diciembre de 2009

Ariketa zuzentzen

Hona hemen gure proposamenean komunikazio eta guneak biltzen dituzten eskemak. Gure helburu nagusia paisaia itxura izango duen mekanismo bat sortzea da, hiritik eta aztarnetatik pasaraziz, Ebroko museora bideratzeko jendea.

Horretarako zenbait estrategia erabili dugu, topografia eta espazio ezberdinetik sortzen diren ikuspuntuak kontuan hartuta.

Gaurko zuzenketan, Ularekin komentatzen, konturatu gara eraikinen taxuketa hau agian egokia dela atal bakoitza independienteki ulertuko balitz, baina bateratasun bat lortu behar dugula eraikin, ibilbide eta espazio guztiekin, guztiak batera "bideratze" horren barruan ulertu daitezen.
Eraikin berak eskenatoki doble bezela lan egingo du, estalkiak erabilgarriak izanik, eta Ebroko museoa parketik eskena bilakatuz.




Añadir imagen