jueves, 29 de abril de 2010

AURREENTREGA. LOGROÑOKO BASOA

Gure hutsunean aukera ezberdinak aztertu ondoren, alde zaharreko egitura dentso eta konpaktutik ihes egitea erabaki genuen. Zonalde honetako erdigunean egonda, BIRIKI bezala funtzionatuko duen BASO bat sortu dugu.

Baso honetara ailegatzean kale urbano batetik baso natural bateko atmosfera batetan barneratzean sentzazioa interesatzen zaigu.


Hiri batean gaudenez, basoak daukan desordenaren barruan egitura urbano batek eskatzen dituen baldintza minimoak ordenatzen saiatu gara. Zirkulazio gune nagusienak aztertu ditugu, eta zonalde hauetako garbiketa eginez egitura osatu da.

Gure emaitzaren garapena:

Gure eremuak ARTE PLASTIKOAK bilduko ditu. Gure asmoa aurretik esan genuen bezala Logroñoko biztanleriari artea gerturatzea da eta horretarako programa gure eremutik sakabanatu dugu, ondorengo guneak sortuz:



Basoaren zenbait ikuspegi:











Azkenik, gure gunean aurkitzen diren eraikinen deskribapenak:





jueves, 25 de marzo de 2010

Night lights, Yes Yes No + Daito Manabe, Kyle Mc Donald

Aucklan Ferry Building da fatxada interaktibo honen sortzailea. Instalazioak hiru era ezberdinetan lan egiten du: gorputzaren interakzioarekin, eskuen interakzioarekin eta telefono mugikorren uhinen bidez. Aurreko hiru interakzioen bitartez sei eszena manipulatzen dira.
Daito Manabe, Zach Lieberman eta Kyle Mc Donald besteak beste proiektu honen inguruan egin dute lan.

miércoles, 24 de marzo de 2010

Espazio publikoaren izaera

Hona hemen gure espazio publikoaren berezitasun batzuk grafikoki azalduta, proiektuaren oinarri izanik, bere izaera definitzeko. Horrela proiektatzeko asmoa dugulako, espazio publiko egoki bat sortzeko nahiaz.

01 KALEAREN APURKETA
Jatorrizko egitura konpaktoan "eztanda" eman.




02. MIKROKOSMOSA. "Arteen hiria"
Elkarrekintza nagusi izango duen mikrokosmosa alde zaharraren barnean, artistak eta kaleko jendea arteko harremana sustatuko duena.
Ez da arte esposaketa bat, prozesua erakutsi eta biziko da, eszena bilakatuz, eta parte hartzeko aukera emanez.



03. KONTENEDOREAREN IREKITZEA:
Ez dugu funtzioa "gorde" nahi, baizik eta momentu ezberdinetan eta leku ezberdinetan emango den zerbait izango da.





04. BI DIMENTSIOETATIK 3 DIMENTSIOETARA.
Espazio publikoaren berezitasunak tentsio altuko puntuetan gora igotzea. Espazio publikoaren jarraitasuna bertikalean.









viernes, 5 de marzo de 2010

Proiektuaren lehenengo urratsak

Lortu nahi ditugun helburuak:

· Kaleko jendea eta artisten arteko elkarrekintza.
· Artea kaleko jendeari gerturatu.
· Espazio publikoari garrantzia eman.
· Espazio publikoak izaera dinamikoa, aldakorra izatea. Espazioaren aktibazioa.
· Erdiguneko gunea izanda, alde zaharraren konpaktutasunari respiro bat ematea.
· Programa esplotatu.
· Etxebizitzen trataera esperimentala


Helburuak lortzeko aktuazioak:

· Bai artista zein kaleko jendeari artearekin esperimentatzeko aukera ematea.
· Artea sortzeko prozesua eszena bilakatu, gardentasuna.
· Espazio publikoak edozein ekintza zein edozein momentuan (gauez edo egunez) erabilgarriak izatea.
· Alde zaharraren izaera trinkoa apurtzeko, programa esplotatu 3 dimentsiotan, gune bakoitzean gertakizun berezi bat emanez. Gune hauek era malguan konektatuta egongo dira.
· Gaur egungo gizarteko aniztasuna kontutan hartuta, multzo ezberdinak sortu ditugu. Horietako bakoitzarentzat modulo bat sortuz. Modulo hauek komunitate bat eratuko dute.






martes, 23 de febrero de 2010

Proiektu berriarekin lanean...

Logroñoko alde zaharreko hutsuneetarako IKUSENTZUNEKO ARTEen mulzoa aukeratu genuenean eta honi buruzko idei batzuk botatzean honela imaginatzen nuen era fantasiozo batean Logroñoko alde zaharreko ikuspegia:
Irudi, musika eta beste adierazpenen eztanda bat, bizitzaz beteriko mikrokosmos bat logroñon barne, etengabe aldatzen doana artista eta bertako biztanleen partizipazio artistikoari ezker, sare bat non edonork hartu dezakeen parte, edonor izan daiteke protagonista.
Argiak, koloreak, musika, pintura... eszenatoki estatiko zein dinamikotan adieraziko dira.

Hasierako burutapen eta idei hauekin baldintza bateratu batzuk finkatu genituen taldekideok, Hebek blogean jarri dituena, hain zuzen.
Hazkuntza norabide finkorik ez duten eraikiko diren bolumenez aparte, espazio publikoak gure proiektuan berebiziko garrantzia izango du, eta horrela tratatuko dugu, hortik hasita inguruan gertatzen dena joango gara garatzen, ikuspuntu orokor bat izateko aukera eta eszena nagusiena dela ulertzen baitugu. Gainera, jendearen arteko elkarrekintza bultzatzeko baliabidea izango da.

lunes, 8 de febrero de 2010