miércoles, 30 de septiembre de 2009

Aurtengo helburuak

Aurten proiektuetan, nire helburu nagusietako bat proiektatze prozesua hobetzea da, hasierako ideia eta burutapenak aurrera eramatea eta hau irudikatzean, hobeto trasmititzen ikastea. Askotan materialen aukeraketak, eraikuntza kontuek, neurriek.. etab, muga edo oztopo bat suposatzen baitute guretzat , jatorrizko esentzia bidean galduz.
Nire ustez, aipatutakoek oztopo beharrean lagungarri ikusten ikasi beharko genuke. Horrela hasierako kutsu hori indartuz eta sormenean dauzkagun ideiak era egokian aurrera eramanez,proiektu pertsonalagoak sortzen direlako, eta bide batez, bakoitzaren estiloa hobeto definitzeko posibilitatea ematen duelako.
Aipatu nahiko nuke, bestalde, orain arte eraikinak proiektatzen ibili garela batez ere, eta hauek inguruarekin harreman egokia izateko hain garrantzitsuak diren espazio publikoetatik asko ikastea faltatzen zaigula igertzen dut. Kurtso honetan hori gehiago lantzea gustatuko litzaidake.
Azkenik, taldeka lan egitearen alde nagoela esango dut, horrela proiektatze prozesuan gure arteko eztabaidak izateko aukera izango dugulako, eta hauek azkenean, emaitza aberatsago batera bideratzen gaituelako . Hala ere, bakarkako lana egitea ere beharrezkoa iruditzen zait, gure gaitasunak era indibidualean garatzeko eta etorkizunari begira hobeto prestatzeko.