martes, 23 de febrero de 2010

Proiektu berriarekin lanean...

Logroñoko alde zaharreko hutsuneetarako IKUSENTZUNEKO ARTEen mulzoa aukeratu genuenean eta honi buruzko idei batzuk botatzean honela imaginatzen nuen era fantasiozo batean Logroñoko alde zaharreko ikuspegia:
Irudi, musika eta beste adierazpenen eztanda bat, bizitzaz beteriko mikrokosmos bat logroñon barne, etengabe aldatzen doana artista eta bertako biztanleen partizipazio artistikoari ezker, sare bat non edonork hartu dezakeen parte, edonor izan daiteke protagonista.
Argiak, koloreak, musika, pintura... eszenatoki estatiko zein dinamikotan adieraziko dira.

Hasierako burutapen eta idei hauekin baldintza bateratu batzuk finkatu genituen taldekideok, Hebek blogean jarri dituena, hain zuzen.
Hazkuntza norabide finkorik ez duten eraikiko diren bolumenez aparte, espazio publikoak gure proiektuan berebiziko garrantzia izango du, eta horrela tratatuko dugu, hortik hasita inguruan gertatzen dena joango gara garatzen, ikuspuntu orokor bat izateko aukera eta eszena nagusiena dela ulertzen baitugu. Gainera, jendearen arteko elkarrekintza bultzatzeko baliabidea izango da.