![](https://blogger.googleusercontent.com/img/b/R29vZ2xl/AVvXsEh8-kHsQB0xDdS8SuTOlDcpbD61apWK0pB75-syjuuNdMexhwbct83jQq-hj0hK8AetQ9XvIqBJDt5blu-D1Gsr41C3YxWj5nJCnw5joX7xax-SIvP-YUecnV6fkB4P0JvJwIXrAjE2VtA/s320/1093248454_Wings%2520of%2520Desire%2520CD1_000153753.jpg)
(El Cielo sobre Berlín)
Wim Wenders
Sentsazio eta sentimenduz beteriko film honetan, aingeruen ikuspegiarekin ikuslearengan bere inguruan gertatzen diren eguneroko gauzak beste era batean ikusteko posibilitatea ematen da, hauen balorea errekuperatu nahian, era positibo batean. Harritu nau, batez ere eguneroko gauza hauetan izkutatzen delako askotan gure ongizatea, nola, filmeko aingeru batek, betirako bizitza batera kondenatua, gizakienganako eta biziarenganako maitasun suhar batek bultzatuta bertara itzultzeko ahalmena lortzen duen.
“Emocionarme por la forma de un cuello, de una oreja. Mentir, si parar, y sentir el peso de mis huesos al caminar. Adivinar algo en lugar de saberlo todo siempre.”
Gustatu zait, pelikularen atmosferak erreflexiora laguntzen duelako, eta haurrak garenean ditugun pentsamenduak etorkizuneko eginkizunetan izan dezaketen balioa berreskuratzeko bidea irekitzen duelako.
«Cuando el niño era niño caminaba relajado. Quería que el arroyo fuera río. Que el río fuera torrente y que este charco fuera el mar. Cuando el niño era niño no sabía que era niño. Para él todo era divertido y las almas eran una. Cuando el niño era niño no tenía opiniones ni costumbres. Se sentaba en cuclillas y se escabullía de su sitio. Tenía un remolino en el cabello y no ponía caras raras cuando le fotografiaban.»
80. hamarkada bukaeran posgerraren ondorengo Berlin zatitu batean biztanleengan utzitako aztarnak ikus daitezke. Bizitza, heriotza, gizakien egonezina... tartean agertuz.
“El pueblo alemán se ha dividido en tantos pequeños estados como individuos.” Homero (Curt Bois)
Oso pelikula interesgarria iruditu zait, aipatutakoaz aparte zenbait bitxikeri dituelako, adibidez Peter Falk aktorearen agerpena, Berlinen garai naziari buruzko pelikula egiten ari den bitartean bere burua interprentatzen Colombo tenientearen pertsonaiarekin.
Musikan ere, "Neek Cave and the Bad Seeds" rock/post punk taldea agertzen da zenbait eszenatan garaiko musikaren estilo gotikoaren adierazle.
No hay comentarios:
Publicar un comentario